X
  • ¡AVISO!: Le informamos de la existencia de una incidencia con el navegador Chrome en los siguientes servicios de la Sede electrónica:

      - Verificación de documentos (CSV)

      - Alta de expedientes en el procedimiento de Exenciones al SLOT ATFM

    Para poder procesar o consultar sus solicitudes utilice el navegador Firefox en su lugar mientras perdure esta incidencia.

    Disculpe las molestias

Zer da egoitza elektronikoa?

Zer da egoitza elektronikoa?

Egoitza elektronikoa herritarrekin erlazionatzeko gunea da.

39/2015 Legeak onartu egiten du herritarrek bide elektronikoak erabiliz administrazio publikoekin erlazionatzeko duten eskubidea, lege beraren 13. artikuluan aurreikusitako eskubideak erabiltzeko.

40/2015 Legeak 38 artikuluan ezartzen du egoitza elektronikoa dela telekomunikazio-sareen bitartez herritar guztientzat erabilgarri dagoen helbide elektronikoa, zeinaren titulartasuna administrazio publiko bati dagokion edota erakunde publiko bat edo gehiagori edo bere eskumenen jardueran eskubide publikoko erakundeei (kasu honetan, ENAIREri). Egoitza elektronikoek beharrezkoa den guztietarako segurtasunezko komunikazioen ezarpena ahalbidetzeko sistemak izango dituzte.

Egoitza elektroniko baten ezarpenak titularraren erantzukizuna dakar horren bitartez sarrera izango den informazioaren eta zerbitzuen zuzentasun, egiazkotasun eta eguneratzeari dagokionez.

Administrazio publiko bakoitzak zehaztuko ditu egoitza elektronikoak sortzeko baldintzak eta bitartekoak, eta lotuta egongo dira gardentasun, publizitate, erantzukizun, kalitate, segurtasun, erabilgarritasun, erabilerraztasun, neutraltasun eta elkarreragingarritasun printzipioetara. Kasu guztietan bermatu egin beharko da egoitzaren erakunde titularraren identifikazioa, eta baita iradokizun eta kexak egiteko bitarteko erabilgarriak ere.

Egoitza elektronikoetan argitaratutako informazio, zerbitzu eta transakzioak errespetatu egingo dituzte erabilerraztasun eta erabilera printzipioak horretako zehaztuta dauden arauen bitartez, estandar irekien bitartez edo herritarrek erabiltzen dituzten beste batzuen bitartez.

Identifikatzeko eta horiekin komunikazio segurua bermatzeko, onartutako edo gaitutako webgune edo bitarteko baliokideen autentifikazio ziurtagiriak erabiliko dituzte.

Egoitza elektronikoen ezarpena 40/2015 Legearen 38. artikuluan jasota dago.