X
  • ¡AVISO! Durante la tarde del 19 de enero de 2021 a partir de las 15:30 se producirán cortes en el servicio de la Sede por actualización de la misma.

Lege oharra

Lege oharra

Egoitza elektroniko baten ezarpenak titularraren erantzukizuna dakar horren bitartez sarrera izango den informazioaren eta zerbitzuen zuzentasunari, egiazkotasunari eta eguneratzeari dagokionez, urriaren 1eko 40/2015 Legean egoitza elektronikoei buruz 38.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, sektore publikoko erregimen juridikokoa.

I. Egoitzaren identifikazio-datuak

2010eko urriaren 15eko Aireportu Espainiarren eta Aireko Nabigazioko enpresa-erakunde publikoko zuzendari nagusi-presidentearen ebazpenaren bidez (2016ko azaroaren 26ko BOEa), Aireportu Espainiarren eta Aireko Nabigazioko enpresa-erakunde publikoaren egoitza elektronikoa sortu zen.

Urriaren 15eko 18/2014 Legearen 18.2 artikuluari jarraikiz, hazkunde, lehiakortasun eta eraginkortasunerako presazko neurriak onartzen dituena, Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioa (AENA) enpresa-erakunde publikoa ENAIRE izatera pasa zen.

2015eko abenduaren 2ko ENAIRE enpresa-erakunde publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez (2016ko urtarrilaren 1eko BOEa) aurretik aipatutako 2010eko urriaren 15ekoa aldatu zen, ENAIRE enpresa-erakunde publikoaren egoitza elektronikoa sortuz.

Egoitzaren titularraren datuak:
ENAIRE 
CIF: Q2822001J
Avda. de Aragón, 330 - Edificio B
28022 Madrid

II. Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak

ENAIRE da webgune honen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea, baita haren edukiarena ere.

Jabetza intelektualari buruzko legeek eta nazioarteko itunek babesten dituzte webgune honetako testuak, diseinuak, irudiak, datu-baseak, logotipoak, egitura eta gainerako elementuak. ENAIREk idatziz baimena eman ezean, erabat galarazita dago webgune honen osotasuna edo zati bat kopiatzea, transmititzea, egokitzea, itzultzea, aldatzea, jendeari jakinaraztea edo bestelako ustiapenik egitea, edozein modu edo euskarriren bidez, izan elektronikoa, mekanikoa edo bestelakoa. Eskubide horien urratzeak dagokion prozedura judiziala ekar dezake.

III. Hiperestekak edo estekak ezartzea

Egoitza elektronikoan hirugarrenen webguneetarako estekak ("estekak") gehitu dira, administrazio publikoetakoak, gehien bat; izan ere, erabiltzaileen interesekoak izan daitezkeela uste dugu. ENAIRE ez da arduratuko konexioaz edo egoitza elektronikoan erreferentzia egiten zaien esteketako edukiez

Era berean, ENAIRE ez da arduratuko orri honetan aipatzen diren hiperesteketako hirugarrenen edukiez.

IV. Pribatutasuna eta datuen babesa

ENAIREren egoitza elektroniko honen bidez egiten den datuen tratamendua datuen babeserako Europako araudiak (Datuen Babeserako 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, DBEO) eta aplikatzekoa den gainerako araudiak ezarritakoaren arabera erregulatzen da, egoitza elektronikoaren erabiltzaileek une oro bermatuta izan dezaten datuen babeserako funtsezko eskubidea.

Pribatutasunari eta datuen babesari buruzko ohar hau egoitza elektroniko honen orrietan aplikatzen da; ez da bermatzen webgune honetara lotzen duten esteken bidez sartuz gero, ezta webgune honetatik beste batzuetara lotzen duten estekei dagokienez ere.

Bildutako datu pertsonalak

ENAIREren egoitza elektronikoaren bidez bildutako datuak eskaintzen diren izapideak behar bezala kudeatzeko tratatuko dira. Datu horietako batzuk zuzenean ematen dituzu; adibidez, eskabidea egiteko inprimaki bat betetzen duzunean. Beste batzuk, berriz, zeharka lortzen dira, esate baterako, teknologia bidez, cookieak erabiltzean. 

ENAIREk bitarteko hauek erabiltzen ditu datu pertsonalak biltzeko eta ondoren tratatzeko:

  • Inprimakiak: inprimaki digital nahiz elektronikoen bidez, ENAIREk datu pertsonalak biltzen ditu eskaintzen dituen izapideak behar bezala kudeatzeko.
  • Helbide elektronikoak: ENAIREren egoitza elektronikoaren bidez emandako helbide elektronikoak datu pertsonalak biltzeko bitarteko posibletzat hartuko dira.
  • Cookieak: ENAIREk cookie teknikoak erabil ditzake (hau da, orrian sartzen den erabiltzailearen sistemara zerbitzariak bidaltzen dituen informazioko fitxategi txikiak), egoitza elektroniko honek behar bezala funtzionatzeko eta ongi bistaratzeko ezinbestekotzat hartzen diren zenbait funtzio gauzatzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu: Cookie-politika.

Tratamenduaren mugak 

ENAIREk ez die 16 urtetik beherakoei baimenik ematen egoitza honetan gaitu diren bitartekoen bidez datu pertsonalak emateko (egoitza elektronikoan dagoen edozein bitartekoren bidez). Hortaz, norbaitek bere datu pertsonalak ematen baditu bitarteko horien bidez, formalki adierazten du 16 urte baino gehiago dituela, eta ENAIREk ez du onartuko eskakizun hori ez betetzearen ondoriozko erantzukizunik bere gain.

ENAIREren egoitza elektronikoan dauden izapideak 16 urtetik beherakoentzat direnean, adingabearen gurasoen edo legezko tutoreen baimena jasotzeko bitartekoak gaituko dira.

Datuak biltzean jasotako informazioa

Datuak biltzen direnean, dela inprimaki bidez (online nahiz formatu deskargagarrian), dela egoitza elektronikoan ezarritako beste komunikazio kanal batzuen bidez, hala jakinaraziko zaio eraginpeko edonori, datuak babesteko indarrean den araudian ezarritakoaren arabera. 

Eraginpekoei erabili den bitartekoaren arabera emango zaie informazioa:

  • Inprimakiak (online nahiz formatu deskargagarrian): inprimakian bertan adieraziko da informazioa.
  • Helbide elektronikoak: helbide elektronikoari erreferentzia egiten zaion web eremuan adieraziko da informazioa.
  • Cookieak: cookie-politikan dago informazioa eskuragarri.

Erabiltzailea izango da emandako datu pertsonalen egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzule. Aldaketarik gertatzen bada
erabiltzailearen datuetan, aldaketa horien berri eman beharko zaio ENAIREri, eguneratuta
egon daitezen.

Segurtasun-neurriak 

ENAIREk segurtasun-neurri egokiak hartuko ditu, datuen babesaren arloan indarrean dagoen araudian jasotakoaren arabera, egoitza elektroniko honen erabiltzaileek bermatuta izan dezaten datuen babeserako funtsezko eskubidea.

ENAIREK neurri tekniko eta antolaketa neurri egokiak aplikatzen ditu, segurtasun-maila egokia bermatu eta, hala, egoitza elektroniko honetan tratatzen diren datu pertsonalei eragin diezaiekeen arriskuari aurre egin ahal izateko.

Eskubideak

Eragindako pertsonek eskubidea dute, besteak beste, datuetarako sarbidea izateko, eta haiek zuzendu eta ezabatzeko. Horretarako, hona jo dezakete: ENAIREko Datuak Babesteko Unitate Zentrala (UCPD), Avda. de Aragón 330 Edificio B - 28022 MADRID (Madrid); baita ENAIREren administrazio elektronikora ere (enaire.sede.gob.es).
Hona hemen zer eskubide dituzten eragindakoek:

  • Baieztapena jasotzekoa, jakin nahi badu ea ENAIREk haren datu pertsonalak tratatzen dituen.
  • Haien datu pertsonaletan sartzekoa, baita datu okerrak zuzentzeko eskatzekoa ere, edo haiek ezabatzea, beste arrazoi batzuen artean, datuak ez direnean beharrezkoak jaso zirenean zuten helburuak lortzeko.
  • Egoera jakin batzuetan:
    • Bere datuen tratamenduaren mugatzea; kasu horretan, ENAIREk bakarrik mantenduko ditu erreklamazioak egiteko edo defendatzeko.
    • Datuen tratamenduari aurka egitekoa eta, hala izanez gero, datuak tratatzeari utziko dio ENAIREk, premia larrietarako edo aurkez litezkeen erreklamazioak baliatu edo defendatzeko izan ezik. Horrek barne hartzen du datuak banako erabaki automatizatuetarako tratatzea ere.

Zure eskubideak erabiltzean ez baduzu jaso beharrezko arreta, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean – Helbidea: C/Jorge Juan, 6 - 28001 MADRID (Madrid) – Egoitza elektronikoa: sedeagpd.gob.es.

V. Lege aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna

Lege ohar honen baldintzak interpretatzean sortzen diren eztabaida edo gatazkei aplikatzen zaien legedia Espainiakoa izango da, baita egoitzaren zerbitzuekin erlazionatutako beste edozein auzirena ere.

Egoitzara egindako bisitan edo bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzean sor daitezkeen gatazkak konpontzeko, ENAIREk eta erabiltzaileak adosten dute erabiltzailearen egoitzako epaile nahiz epaitegien pean jartzea, baldin eta Espainia barruan bizi bada.