Irteera-tartearen (Slot ATFM) salbuespena hegaldi mediko edota humanitarioetarako

SLOT ATFMrako salbuespena izateko inprimakia

HELBURUA

Espainian kokatutako aireportuetatik irteten diren IFR hegaldiek ATFM salbuespenak izango dituzte 1180/2018 Errege Dekretuaren 29 artikuluan ezarritako moduan.

Batez ere, STS/ATFMX izendatzaileak dituzten ATFM salbuespenak erabiltzeko kasu hauetan:

  1. Osasun agintariek berariaz aitortutako hegaldi medikoak; besteak beste, transplanteak egiteko organoak edo ekipoak transferitzeko direnak, egoerak hala eskatzen duenean ("STS/HOSP" izendatzailea).
  2. Arrazoi humanitarioak medio egiten diren hegaldiak ("STS/HUM" izendatzailea dutenak).

Hegaldiaren operadoreak ENAIREri aurkeztu beharko dio Irteera-tartearen salbuespena (Slot ATFM) hegaldi mediko edota humanitarioetarako, inprimakia, "ATZITU PROZEDURA" botoiaren bidez. Horren bidez, operazioari buruzko informazio guztia emango du, baita hegaldiaren izaera nahiz premia egiaztatu ziurtagiri baten bidez, hala badagokio, edo ekipo medikoa (Ziurtagiri medikoa) edo transplantearen arduraduna (Transplantearen operazio-ziurtagiria), edo Nazio Batuen Erakundeko Agentziena edo hegaldietan programa edo ekintza humanitarioak egiten dituzten beste erakundeak. Azken kasu horretan, operadoreari eskaintzen zaio ziurtagiri-formatu bat, propio bat ez badu (Giza ekintzen ziurtagiria).

AURKEZTEKO EPEA

Inprimakia eta dokumentazioa irteera hegaldia irten baino 24 ordu lehenago aurkeztu beharko dira edo, salbuespenez, hegaldiaren izaerak aldez aurretik ematea uzten ez badu, hurrengo 72 orduetan.

PROZEDURA
 
Prozedura osoa kontsulta dezakezu ATFM salbuespenen eskaera-prozedura atalean.
Eman beharreko dokumentazioa: Bete eta erantsi beharreko ziurtagiri-txantiloiak.

Ziurtagiri medikoa.

Transplanteen operazio-ziurtagiria.

Giza ekintzen ziurtagiria.

DATUEN BABESA

Tratamenduaren arduraduna: ENAIRE. | Helburua: Irteera-tartearen (Slot ATFM) salbuespenaren eskaera izapidetu eta kudeatzea hegaldi mediko edota humanitarioetarako. | Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da interes publikorako egindako misiorako edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiltzeko: 255/2010 (EB) Erregelamendua. | Hartzaileak: Aurreikusita dago ASEAri datuak jakinaraztea, baita Europar Batasuneko nahiz kanpoko agentzia eta erakundeei ere, aire segurtasuneko eskakizunen arabera. | Eskubideak: Datuak kontsultatzea, zuzentzea eta ezabatzea, baita datuak babesteko indarrean dagoen araudian aurreikusitako beste eskubide batzuk erabiltzea ere, ENAIREko Datuak Babesteko Unitate Zentralean (UCPD) (Avda. de Aragón 330 - Edificio 2 - 28022 Madrid) edo egoitza elektronikoaren bidez (sede.enaire.gob.es).

Informazio gehigarria: Informazio gehigarria kontsulta dezakezu esteka honetan.