X
  • ¡AVISO!: El sábado 20 de abril de 2024, entre las 8:00 y las 14:00 horas, se pueden producir fallos en la autenticación y firma con certificados emitidos por la FNMT por intervención en sus Sistemas.

  • ¡AVISO!: Le informamos de la existencia de una incidencia con el navegador Chrome en los siguientes servicios de la Sede electrónica:

      - Verificación de documentos (CSV)

      - Alta de expedientes en el procedimiento de Exenciones al SLOT ATFM

    Para poder procesar o consultar sus solicitudes utilice el navegador Firefox en su lugar mientras perdure esta incidencia.

    Disculpe las molestias

ENAIRErekin lotutako kontsultak, kexak edo iradokizunak

Kontsultak, kexak edo iradokizunak aurkezteko prozedura.
Informazio osagarria Kontsulta, kexa edo iradokizunetarako prozedura.
Paperean aurkezteko inprimakia

Objektua

Prozedura honen bidez, ENAIREk eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko edozein kontsulta, kexa edo iradokizun aurkeztu ahal izango duzu.ENAIREk helburu gisa ezarri du bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuen kalitatea egunero hobetzea. Zure ekarpenak ezinbestekoak dira gure zerbitzuen kalitatea hobetzeko. 

Esteka honetan ENAIREren zerbitzu-eskaintzaatzi dezakezu; bertan, informazio xehatua eskuratuko duzu ENAIREren zerbitzuei buruz, baita haiekin erlazionatutako kalitateko konpromiso eta adierazle nagusiak ere.

Gogoan izan

Erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu ondare-erantzukizuneko erreklamazioetako prozeduraren bidez egin beharko duzu.

Erreklamazioa aireko nabigazioko tarifen fakturazioarekin lotuta badago (ibilbidea eta hurbiltze tarifak), zuzenean Eurocontrol-en egin beharko duzu  www.eurocontrol.int/crco estekaren bidez.

Sektore aeronautikoko bezeroa bazara (aire konpainiak, aireportu-operadoreak, pilotuak eta sektoreko erakundeak), helbide elektroniko hau erabil dezakezu: clientes@enaire.es.

Organo arduraduna

Bezeroen eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Dibisioa

Posta-helbidea: Parque Empresarial Las Mercedes
Avenida de Aragón S/N, Bloque 330, Portal 2, 28022, Madrid.
Sarrera hemen: Calle Campezo, 1, 28022, Madrid.

Datuen babesa

Tratamenduaren arduraduna: ENAIRE |Helburua: Aurkeztutako kontsulta, kexa edo iradokizuna izapidetu eta kudeatzea. |Legitimazioa: Datuen tratamendua datuen babeserako araudi orokorraren 6.1.c) artikuluan oinarritzen da: administrazio-prozeduraren araudi erregulatzailea (urriaren 1eko 39/2015 Legea, administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) eta, hala dagokionean, ingurumen-araudia. |Hartzaileak: Datuak ez zaizkie lagako hirugarrenei, legezko betebeharren kasuan izan ezik. |Eskubideak: Datuak kontsultatzea, zuzentzea eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk erabiltzea, ENAIREko Datuak Babesteko Unitate Zentralean (UCPD) (Avda. de Aragón 330 - Edificio B - 28022 MADRID) edo egoitza elektronikoaren bidez (enaire.sede.gob.es). |Informazio osagarria: Informazio osagarria kontsulta dezakezu esteka honetan I. eranskina - Informazio osagarria - Datuen babesa.

Eskaera aurkezteko moduak

Izapidetzea paperean. Inprimaki hau erabil dezakezu, eta erregistro-bulego batean entregatu.                 Izapidetze elektronikoa. Egin klik esteka honetan